Aurrean daukazun Fotokopiagailua atal hau, denon artean osatu behar dugu. Gure asmoa, Euskal Herriko ikastetxe eta fakultateetan lantzen diren gaiak jasotzea da; eta horretarako, guztiok zeregin bat daukagu: alde batetik, ikasgeleten eskuz esku pasatzen diren apunte hoiek bidaltzen, eta beste aldetik, egin dituzun, egiten ari zaren edota egingo dituzun idazlanak gurera igortzen.
Elkartruke honen bidez, fakultate eta ikastetxeetako ikasgelen paretak lurrarekin berdindu nahi ditugu, eta aldi berean, gaur egungo irakasgaietako gora-beherak, eta Euskal Herriko ikasleriak lantzen dituen ikergaiak, gizarteratu. Modu honetan, disziplina desberdinen arteko hartu-emanak burutzeko bidea errazteko, helburu genuen disziplinartekotasuna, alegia.
Benetako ikasleak, egunero zeozer ikasteke dagoela pentsatzen dutenak direlakoan gaudelako, deia luzatzea besterik ez zaigu falta: lagundu gaitzazu jakin minari dedikatutako atal hau ahalik eta osatuen izaten. Esker mila!










www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588