Izarapeko aholkua sexualitateari buruz mintzatzeko atala da. Gaur egun ez daukagu ohiturarik ez eta espaziorik sexualitateaz era aske batetan hitzegiteko eta gaztesarean honetarako aukera eman nahi izan dugu. Bezain sexologo eta psikolo elkartekoekin elkarlanean eginiko atala da hau, baina ez gaizki ulertu, gure asmoa ez da Bezainekoek ahalguztidunak izango diren erantzunak ematea, bainaik eta denon artean galderak eta erantzunak ematea eta eztabaida bat sortzea.
Parte hartu, orain duzu aukera sexualitatearen inguran nahi duzuna galdetzeko! Inork inoiz erantzun ez dizkizun galderen erantzunak aurkitzeko aukera!
> beste pertsona batekin sexu harremanetan objetuekin jolasten duzue? zeintzuekin? aholkatu ahal didazue baten bat?
_____________________________
sexua askatzera goiaz,
etxeak okupatzera goiaz,
zegatik biak ez juntatu
asteburu baten?
espazio liberatuak eskuratu
sexu askapenari bideak emoteko
jornada batzuetan nun ideiak elkartrukatu, pornoa grabatu,
antzeztu, antolatu, borrokatu,
gozatu, poesia irakurri, experimentatu...
ideia da etxe bat okupatzea asteburu baterako ta hor jardunaldi batzuk emotea, zelan ikusten dozue?
ez du zertan euskaraz bai ala bai izan behar, deialdia printzipioz EH mailan egin daiteke, baino edozein tokiko jendea etortzea edota hainbat hizkuntzatan izatea.
_____________________________
generoa a(s)katu!
sexua kalera! (Anxio)
> Neskei zuzendutako galdera: koitoarekin (klitorisa igurtzi gabe) orgasmoa sentitzen duzue?baiezkoa bada, beti? noizbehinka?Nik inoiz ez. (kleopatra)
> gertztzen zaizue txortan egitean zakila behin eta berriro irtetzea? eta askotan sartzen kostatea? (1baino+)
> Aupa gazteak!
Asteburu hontan mutilaren etxean gelditu naiz eta narrutan geundenean berak, korritzerakoan likido ilun bat isuri zuen, zer izan liteke? kaka ote da? pirrilera akaso? baina ezinezkoa da hau pitilinotik irtetzea ezta?
ESkerrik asko!
(June)
> Nire mutilaren zakila desente handia da eta min ematen dit sexu harremanak ezin da sartu ez dakit zer egin ?¿?¿? utzi edo ufffff lubrikantea erabili ta ezer ere ez jolasten hasi eta ezta lagundu mesedez ez dakit zer egin (alu txiki)
> Besarkatu eta negar eginaraziko didan norbait nahi dut. Ez naizela zoriontsu ikustaraziko didan norbait, baina izan naitekeela sentiaraziko didana. (lekuzkanpodago)
> Kaixo!
Penetrazioan zenbat denbora egoten zarete gutxigorabehera?
Inoiz ez dut sexu-harremanik izan, eta gainera, masturbatzen hasten naizenean, iruditzen zait denbora gutxi irauten dudala...
Eskerrik! (nsk_txr)
> Kaixo! Sexu harremanak izaterakoan, oso gustura egoten naiz igurtzi eta laztanekin, baina penetrazioak min handia ematen dit, eta ez dut sekula lortu koitoa egitea. Zergatik? erantzun mesedez. (kezkatuta)
> nuvaring erabiltze hasi naz oin dala gitxi. momentuz ondo , baina orgasmoak lehen baino apalagoak dira, hau da, intentzitate gitxiagokin. norbaiti gertatu zaio? (ane)
> Kaixo! Sexu harremanak izaterakoan, oso gustura egoten naiz igurtzi eta laztanekin, baina penetrazioak min handia ematen dit, eta ez dut sekula lortu koitoa egitea. Zergatik? erantzun mesedez. (Kezkatuta)
Bidali zuen ipuinak helbide honetara: ipuinakgozategi@gaztesarea.net
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588