jaiakbizi.net GazteSarea.net


:: Ostiralekoa

/info/irudiak/jardun_fem_index.jpg

Feminismoari lotuz, jendartea eraldatuz

Euskal Herriko emakumeontzat zita garrantzitsuak izan dira apirilean zehar. Mugarri berri bat jarri dugu aurten IV. Ehko Jardunaldi Feministetan zein Emakume Gazteon Asanbladan. [2008-04-23]

:: Irauli Uhinak

/info/irudiak/irauli_070626_index.jpg

2008-06-17 Ikasturteko azken irratsaioa festa giroan amaitu dugu EHZ Festibaleko lagunekin... [Entzun]

:: Info [azken eguneratzea 2008-09-05 18:36:46 ]

manifestazioa
[2008-09-04]

Manifestazioa izango da ostiralean Barañainen aurreko asteko atxiloketak salatzeko

Irailaren 5ean arratsaldeko 7etan udal plazatik abiatuko da manifestaldia. Gaur atxilotutakoen hainbat lagun eta senidek prentsaurrekoa eskaini zuten. Bestalde, 150 pertsona bildu ziren Gartzaronen irailaren 3an Amaia Legarrari ongietorria emateko. Apurtu.org/

jaiak
[2008-09-04]

Bermeoko jaiak ekimenez beteta datoz

Bermeoko Txozna Batzordeak jaietarako egitaraua aurkeztu du. Aldarrikapenek eta hausnarketak paper garrantzitsua jokatuko dute jaietan.

bizirik eguna
[2008-09-05]

Askagintzak Bizirik eguna ospatuko du bere 20. Urteurrenean

Etxarri Aranazen ospatuko da Bizirik eguna irailaren 6an. Egun honekin Askagintzak 20 urte bete dituela ospatuko da. Info+: askagintza.com

eraso sexistak
[2008-09-04]

Carlota Ortuzarren erailketa salatzeko mobilizazioak izango dira Euskal Herrian

Carlota Ortuzarren erailketa salatzeko hainbat mobilizazio iragarri ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak. Era berean, Azpaitiko BFk ere eraso berri hau salatu du.

debekua
[2008-09-04]

Askatasunak gogor salatu du barne sailak igandeko manifestazioa debekatu izana

Igandean euskal preso politikoen eskubideen alde Donostian egitekoa den manifestazioa debekatu du barne sailak. Askatasunak gogor salatu du eraso hau, eta baita hainbat komunikabidek jarrera ere.

ahtrik ez!
[2008-09-04]

Ibarretxeren bisitaren aurrean AHTren aurkako protestak izango dira Donostian

Zita datorren astelehean izango da, hilak 8, eguerdiko 12etan, Miramar Jauregiaren azpikaldean dagoen Ondarreta pasealekuan.

arrate eguna
[2008-09-04]

Arrate egun bezperako egitaraua goizetik hasiko da jaietan

Arrateko jaiak jai herrikoi, parekide eta euskaldunen aldeko ekimenez beteta datoz. Info+ blogak.com/jaixakherrixandako

txomin auzoko jaiak
[2008-09-04]

Txomin auzoko festetan bere egitaraua izango du Ttan Ttakun irratiak

Irrati libreak egitarau propioa antolatu du ostiral eta larunbat hauetarako. Info+: ttanttakun.com

desalojoa
[2008-09-05]

Euren kasuan ardura gehiagoz jokatzeko eskatu diete Trintxerpen desalojatutako bizilagunek udalari

Trintxerpeko Karmengo Ama Plazako Bizilagunen elkarteak gogor salatu du bi bizilagunek azken asteetako gau guztiak kale gorrian eman behar izan dituztela, uztailaren 23an euren etxebizitzak eraitsi baitzituzten.

garagardo festa
[2008-09-04]

Gargardo Festa izango da gaurtik hasita Altsasun

Aurten ere Garagardo Festa izango da Altsasun. Zubeztia Plazan jarriko den karpan munduko hainbat garagardo mota dastatzeko aukera egongo da Irailaren 4tik 7ra.

Etxebizitza eskubidea
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License Kultura SailaKultura Sailak
diruz lagundutakoa

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588